Kotxea hartu eta Cliffs of moher-era joan gara. Itsas labar erraldoiak ziren 200m tik gorakoak.
Lehendabizi museotxo bat ikusi genuen labarrari buruz eta hango ekosistemari buruz eta esan behar dut oso polita izan zela. Museotik atera eta istantean ibiltzen hasi ginen labarreko punta batetik bestera. Punta batean dorre bat zegoen eta goran sekulako bistak gainera han agertu zen europako olatu handiena.
Asko ibili ondoren kotxean sartu eta goxo goxo Blarney-ra bueltatu ginen.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario