Gaur Corken egon gara familia osoa joan gara ama ezik.
Cork hiri Handi bat da Irlandako 3. handiena. Bertan pub eta denda pila zeuden.
sekulako buelta turistikoa eman ondoren nekatu xamar ginen eta Burger King batean afaldu genuen eta lasai lasai egon ginen denok. Goiz bazkaldu genuenez 21:00-ak inguru pote bat hartzera joan ginen eta pub batean sartu ginen baina jabeak esan zigun 20:00-etatik haurrera umeak ezin zirela sartu.
Hori niri gaizki iruditzen zait ume zintzoak badaudelako eta ez dutelako parda liatuko.
2010-08-29
2010-08-10
LAHINCH ETA CLIFFS OF MOHER
Goiz honetan Lahinch herri surferora joan gara. Hantxe bazkaldu dugu nik pollo al curry hartu dut eta kriston pila pikatzen zuen. Ondoren Celtic T- shirt dendan kamiseta bat erosi dugu eta oso txuloak ziren. Gainera nik txaketa bat ere erosi nuen oroitzapen bezala. Ostean hondartzatik paseo bat eman dugu.
Kotxea hartu eta Cliffs of moher-era joan gara. Itsas labar erraldoiak ziren 200m tik gorakoak.
Lehendabizi museotxo bat ikusi genuen labarrari buruz eta hango ekosistemari buruz eta esan behar dut oso polita izan zela. Museotik atera eta istantean ibiltzen hasi ginen labarreko punta batetik bestera. Punta batean dorre bat zegoen eta goran sekulako bistak gainera han agertu zen europako olatu handiena.
Asko ibili ondoren kotxean sartu eta goxo goxo Blarney-ra bueltatu ginen.
.

2010-08-09
BLARNEY CASTLE
Gora, gora... |
Eta gora. |
Gazteluan harri bat zegoen eta harri horri muxu bat ematen bazenion forma eder batean hitz egiteko erraztasuna ematen dizu eta hizkera politagoa erakusten dizu "elokuentziaren harria". Beno nik behintzat ez dut horretan sinesten baina ze egin beharko diogu.
Lorategian berriz kriston landare pila zeuden eta esaten dutenez lehen bertan iratxo, sorgin druidak eta abar bizi zirela.
Geroago helatu bat erosi eta kanpinera abiatu gara.
horrela eman behar zen musua. |
2010-08-08
SCHULL-EKO FERIA ETA HONDARTZA
PARTXIS TXAPELKETA 2010
2 partidu jolastu ditugu honezkero eta lehenengoa Izarok irabazi zuen isil isilean eta bigarrena Garazik sekulako suertearekin. Ea nik irabazten dudan baten bat. Ni nahiko ondo ibiltzen naiz hasten garenean baina geroago amak pila bat jaten dizkit eta Garazik bere suertearekin dena arrasatzen du eta horrela ezingo dut jarraitu. Behintzat oso dibertigarria izaten da.
2010-08-06
FERRIAN
Ostegunak 5 ean hartu genuen Frantziatik Irlandara joateko Irish ferries konpainiako ferria.
Oso handia zen ferria eta gela pila zituen. Txarrena zen kriston balantzak egiten zituela. Cork hirian gaude orain Irlandako hegoaldean. Blarneyko kanpinean utzi dugu karabana. Kanpina oso polita da sekulako belardiekin eta golf zelai batekin.

Hemen ferriaren kanpoaldean gaude. |
Hauxe da gure karabana. |
Suscribirse a:
Entradas (Atom)